XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurlego bat duela badaki, Txominen heriotzeko hitzak erabiltzen ditu irakurlea Azpileko kondairaren giroan murgilaraztearren (26. orr.).

Batzutan jendaurrean ipuin bat kontatzen ari dela ematen du: (88. orr.); edo (142. orr.).

Historia nahi duen eran kontatzen du atzera eta aurrera eraginez.

Une batean beste zerbaitekin hasteko moztea komeni bazaio, honelako esaldiak erabiltzen ditu: (47. orr.).

Idazteko ekintza ere maiz aipatzen du, honela esango du Txominek etxetik aldentzerakoan: (181. orr.).

Esan daiteke Oilarraren promesa neurri batean autobiografikoa dela.

Ez da zehazki idazlearen historia kontatzen baina bai bere herriarena.

Bestalde pertsonaia asko Irigoienen zatiak direla esan dezakegu, berak barruan dituen Juan Mari ezberdinak.

Patxiren pazifismoa, irakaskuntzarenganako siniste osoa, gizarte aldaketaren nahia; Txominen futbolzaletasuna, idealismoa; Pelloren menturazaletasuna...... denak dira nolabait idazlearen ezaugarriak.

Pertsonaia bakoitzean bere nortasunaren alderdi bat jarri du eta gertakizun bakoitzean bere oroitzapen bat edo amets bat.

Idazlearen presentzia hori nobela osoan zehar konstantea bada ere, nabariago egiten da XI. kapituloan, Gaur eta ni zatian.

Azpileko historia alde batetara uzten du pixka bat bere edozein agun narratzeko.

Baina zati hau ez da zeharo independientea, baditu nobela guztiarekin loturak.